Bizitegi-merkatu tentsionatuko eremurako neurrien plan orokorra - ETXEBIZITZAREN BEHATOKIA

Bizitegi-merkatu tentsionatuko eremurako neurrien plan orokorra
2025eko ekainean, Nafarroarako Tentsiopeko Etxebizitza Merkatu Eremuaren deklarazioa onartu zen.

2025eko ekainean, Nafarroan bizitegi-merkatu tentsionatuko eremuaren deklarazioa onetsi zen. Eremu horretan 21 udalerri daude, eta horietan, etxebizitzaren kostuak batez besteko diru-sarreren % 30 gainditzen du edo prezioak nabarmen igo dira azken urteetan. Ondokoak dira: Iruña, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Elortzibar, Cintruénigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien.

Nafarroako etxebizitzen merkatuaren egoeraren azterketa bati esker, udalerri tentsionatu izan litezkeen 5.000 biztanle baino gehiagoko 21 udalerri identifikatu ziren. Hasierako azterlan horretan, abiapuntuko arau esparrua zehaztu zen eta adierazi zen zer irizpideren arabera deklaratuko zen eremu geografiko bat eremu tentsionatu. Azterlan horren ondotik Justifikazio Memoria egin zen, zeinetan babestu baitzen baldintza jakin batzuk bete behar zirela eremu bat tentsionatutzat jotzeko, datu objektibo batzuk oinarri harturik.

21 udalerri horiek jasaten duten etxebizitza-prezioen presioa arintzeko eta hautemandako desorekak zuzentzeko, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak neurrien plan orokor bat egin du. Plan horrek hainbat jarduketa planteatzen ditu lau eremutan: eskaintza, eskaria, zeharkako neurriak eta gobernantza. 

Horrez gain, tentsionatutako eremu gisa deklaratu den eremuan dauden udalerriak elkartu egin dira eta udal plan zehatz batzuk prestatu dituzte, bost guztira, zeinek udalerrietan jarduteko aukera ematen baitute: